XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PINGUINOAK

Antartiko-aldea aize bildurgarriak joten dau, edur-gaiñean.

Bizi leiteke piztirik olako giroan?

Bai, an izoztegi baten babespean egundoko egazti moltsoa aurkituko dozu, pinguinoak, dira.

Euren egoak indar gitxikoak dira.

Legorrean dagozenean zutunik egoten dira, ondo jantzita eta kolore ederrakaz.

Taldeetan batzen dira, gizonen antzera eta olan dagozenean alkarragaz txor-txor ibilten dira.

Bata bestearen atzetik arrain-billa joaten dira, zabu-zabuka, eta 15 zentimetroko arraiñak be arrapatzen dabez.

Euren gauzarik bereziena, arrautzak egitea da: Neguaren asieran egiten dabez arrautzak, beste txoriak joan eta gero.

Abirik ez dabe egiten, an edurra ta atxa baiño ez dagozelako, bere oiñaren gaiñean ipinten dau arrautzea eta sabel-barrenagaz berotu.

Orrealan dagoala ibilli be egin leiteke arrautzeari eragin barik.

Batek asko ibilli bear dauanean beste bateri ezten dautso arrautzea eta onek berotzen dau.